Kaixo Wikilariok!
Txokoan aipatu zen eztabaidan esan bezala, Euskarazko Wikilarien
elkartearen inguruan solasteko aukera dugu datorren*abenduaren 6an
Durangoko Azokako **Kabi@ <http://kabia.durangokoazoka.eus/eu/>***eremuan.
Bilkuraren helburua gure arteko lehenengo harremana edukitzea eta
elkartearen gaia gure artean aurrez aurre komentatzea da, txokoan azaldu
ditugun ikuspuntuak sakontzeko eta aberasteko. Hortik aurrera ikusiko
genuke elkartearen gaiarekin aurrera segi ala bertan behera utzi.
Programa hau izango da:
* *10:00-11:30 --> Auzopedia eta Herripedia proiektuak*
Konfirmatu dute joango direla Iurretako, Usurbilgo, Soraluzeko eta
Amarako jendea. Liburuzainak izango dira batez ere eta horren helburua
"praktika onen" jarraibide batzuk jasotzea da etorkizunean tankera
horretako ekimenen bat antolatu nahi dituztenentzat.
Usurbilpedia, ez zen behar bezala abiatu eta Kilometroak-ekin oso lotuta
zegoen. Ikusi beharko litzateke hemendik aurrera eman nahi dioten
norabidea. Sorapedia, oraingoz proiektu bat baino ez da baina ba omen
dago Soraluzen jende multzo bat hori aurrera ateratzeko. Irratiaren
bitartez enteratu nintzen horretaz. Amaratik Larraitz Idarreta
liburuzaina joango da, eta Iurretatik, Ziortza, bertako liburuzaina.
Azken hauek oso lan ona egin dute herrian. Joan den astean joan nintzen
ikastaroak ematera eta udalbatza ere etorri zen (alkatea, oposizioko
bozeramailea, kultura zinegotzia....) ikastaroa jasotzera.
* *11:30-13:30 --> WEBI (Wikilari Euskaldunen Bilera Irekia)*
Bilera horretarako Iñaki LL-ek egindako Dafoa eta hortik gora egon diren
eztabaida gaiak hartu ditzakegu abiapuntu bezala. Txokoan oso ekarpen
interesgarrian egon dira eta horiek aurrez aurre ateratzeko aukera dugu
honetan.
Galdera edo arazoa hau da: /Euskal Wikilarien elkarte bat sortu, bai ala
ez?/
Aldeko eta kontrako argudioak bilatu beharko genituzke. Nik uste lehen
bilera hau analisi bilera bat izan behar duela, baina finean aurrera
segi edo gauden horretan geratuko ote garen erabaki behar duena.
Inportantea da, halere, kopuru esanguratsu bat biltzea.
Ondoren nahi duenak bazkaltzera geratu daiteke, eta bide batez, elkar
hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Animatu parte hartzera!
Kaixo:
Duela gutxi abian jarri dugu euskarazko VIKIDIA izeneko wiki entziklopedia, jada beste zenbait hizkuntzatan dagoena. Talde txiki bat gaude atzean eta euskarazko Wikipedian aritzen zaretenoi jakinarazi nahi dizuegu, bera ere edukiz hornitzeko.
Vikidia helbidean topatuko duzue hari buruzko azalpen gehiago.
| |
| | | | | | | |
| VikidiaVikidia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazea... |
| |
| Ver en eu.vikidia.org | Vista previa por Yahoo |
| |
| |
Bertan irakurriko duzuen bezala, 8-13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako proiektua da, eta horrek esan nahi du, bereziki, haientzako moduko euskara maila nahi dugula, ahalik eta irakurterrazena; eta, bestetik, adin horretako umeentzako eskola-kurrikulumaren arabera moldatutako edukiak nahi ditugula.
Parte hartzera animatzen bazarete, ongi etorri!
Koldo Biguri
Honezkero iritsiko zitzaizuen Josu Aztiriaren mezua (Eusko Jaurlaritzak,
aurten, hasieran eman asmo zituen 100.000 euroak eman beharrean, 18.000
euro besterik ez duela emango, eta abar).
Krisi garai honetan Jaurlaritzak diru kopuru hori murriztea logikoa
iruditzen zait (bereziki, beti esan izan dudanez uste dudalako Wikipedia
boluntarioen lanean oinarritu beharko litzatekeela, eta idealena ez dela
Wikipedian testuak sartu edo hobetzeko ordaintzea). Eta logikoa iruditzen
zait, era berean, Elhuyarkoek beren jendearekin egitea 18.000 eurorekin
egin daitekeen lan apurra.
Beraz, honelako zerbait idaztea pentsatu dut:
«Zuekin berriz lan egitea plazera litzateke, baina ulertzen dut horrelako
murrizketa izanda oraingoan ohiko wikilariok kanpoan geratzea.»
Dena dela, uste izan dut hobe zela lehenengo gure artean hitz egitea.
Elhuyarkoen jokabide horri inork kritikatzeko zerbait ikusten badio (nik
oraingoz halakorik ez diot ikusten), eta gainerakook horretan bat baldin
bagatoz, erantzun bateratu batek indar handiagoa izango du betiere.
Ondo izan,
Xabier
Egun on guztioi:
Duela egun batzuk, sarrera bat egiten animatu nintzen, wikipedian ez
zegoela ohartuta eta egon behar zuela etsita. Beldurra ematen zidan,
baina... ez da hain zaila! Beraz, atzo Lexikografiaren adar joriarekin
ausartu nintzen, eta poliki-poliki osatzen ahaleginduko naiz. Zeozertan
gehiago lagun badezaket, hemen naukazue.
Ondo izan!
Kaixo denei,
Euskarazko Wikipedian aspalditxo izena eman banuen ere, gaur arte ez dut
posta zerrendan izena eman eta erabilgarria izango delakoan nago.
Nire kezka nagusia egun irudirik gabe egon daitezken artikuluak osatzea eta
horretan nire lana lagungarri izatea gustatuko litzaidake.
Besterik gabe, ondo izan,
Xabier
Aupa.
Eusko Jaurlaritzak GeoEuskadi bidez informazio kartografikoa lizentzia
librearekin argitaratu duela aprobetxatuta, bideotxo bat egin dut mapa hauek
nola egin daitezkeen erakusteko. Vimeora igo dut, hemen
dago<http://vimeo.com/29973146>(11 minutu). Bideo horretan ikus
daiteke nola erabil daitezkeen Eusko
Jaurlaritzaren bi informazio iturri: alde batetik, WMS zerbitzuak, eta
bestetik, EJren FTP zerbitzutik deskarga daitezkeen SHP formatuko
fitxategiak. Quantum GIS aplikazioarekin egin dut, baina gvSIG edo beste GIS
batzuekin ere egin daiteke. EJren bi gune horietan informazio aaaasko dago,
eta dena erabil daiteke lizentzia librearekin (CC-BY). Norbaitek hau dena
erabili nahi badu, eta ez badaki nola egin, esan niri zalantzak eta argituko
dizkizuet.
Assar.
Kaixo,
Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak Graduondokoaren informazioa bidaltzen dizuet beharbada interesatzen zaizuelako.
- Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Asmoz Fundazioaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin.
- Ikastaroa online izango da aurrez-aurreko saioez osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.
- Amaitzean 34 kreditu ECTS bereganatu ahal izango dira.
- Iraupena: 2011ko urriaren 15etik 2011ko uztaila arte.
Izen emate epea zabalik dago dagoeneko, irailaren 19ra arte.
Informazioa gehiago http://linux.asmoz.org web orrian edota linux(a)asmoz.org posta elektronikora zuzenduaz.
Eskerrik asko eta ondo izan!
Kaixo,
Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak Graduondokoaren informazioa bidaltzen dizuet beharbada interesatzen zaizuelako.
- Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Asmoz Fundazioaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin.
- Ikastaroa online izango da aurrez-aurreko saioez osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.
- Amaitzean 34 kreditu ECTS bereganatu ahal izango dira.
- Iraupena: 2010ko urriaren 23tik 2011ko uztaila arte.
Izen emate epea zabalik dago dagoeneko, irailaren 27ra arte.
Informazioa gehiago http://linux.asmoz.org web orrian edota linux(a)asmoz.org posta elektronikora zuzenduaz.
Eskerrik asko eta ondo izan!
Olaia Etxeberria - Linux ikastaroaren koordinatzailea
E-maila: linux(a)asmoz.org
http://linux.asmoz.org
Kaixo
Konturatu naiz euskarazko wikipedian Joxepa Arregiren sarrera Copyright-dun
webgune batetik sortu da copy-paste bat eginda.
Horrelakoetan zer egin behar da? Artikulo osoa borratu ez datorrelako bat
wikipediak duen lizentziarekin?