Gabon.
Wikipedian eztabaida interesgarri bat sortu da eta denok horren berri
eduki beharko zenuketela uste dut. Hemen da:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Wiquimedia_CAT
Laburbilduz, Wikimedia Foundation-en xedeak betetzera zuzendutako
irabazi asmorik gabeko elkarteen sorreraren inguruan da. Espainierazko
wikipediaren inguruan mugitzen den talde batek elkartea sortuko dute,
WM-ES izenaren pean, eta kontua da ea WP-EUS bat sortzeko aukerarik
dagoen, posible den ala ez, etab.
Asier.
Egunon guztioi
Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati jarri
behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo
norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen
jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan informazio
hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut.
Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko web
desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute eta,
azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua da
erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi
horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari
lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari
berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?
Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan, ez
dakit.
Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
Jokin
Posta zerrenda berria, eduki libreko beste proiektu baten inguruan: Euskalmapa. Hemen sareko artxiboa, http://groups.google.com/group/euskalmapa?hl=en eta izena emateko, hemendik: http://www.euskalmapa.com/bloga/2009/12/posta-zerrenda/ (Google edo Gmail perfila baduzue, hortik eman izena; beste helbide batekin agertzeko, hor dagoen lagunaren e-postara idatzi, e-posta jakin batekin parte hartu nahi duzuela adieraziz)
Proiektu honetaz jarduteko da Euskalmapa: OpenStreetMap (OSM, http://www.openstreetmap.org ), wikipedia geografiko bat, zehatzago akaso wikipedia kartografiko bat. Euskaraz informatzen du webgune honek gaiaz: http://www.euskalmapa.com
Ea zerrenda honek baino suerte gehiago duen. Nik neuk bultzatu nuen wikieu-L zerrenda hau, eta ez du ibilbide luzerik edo sakonik izan. Neure errua ere bai, ze wikipedista frustratu baten gisara ikusten dut neure burua. Wikipedian izena eman nuen bere garaian, eta artikulu gutxi batzuk editatu ere bai. Baina puff, zaila egiten zait artikuluak idaztea: erantzukizun handi samarra, eta aurretiazko dokumentazio lan handia. Ostera, OSM probatu, eta askoz errazagoa zait. Identifikatzen naiz guztiz lagun batek erdarazko bere blogean esan zituen batzuekin: http://macmikel.com/2009/10/me-gustan-los-mapas/
Azken batean, errazagoa egiten zait. Ez da hainbeste "pentsatu" behar. Mundua den bezala apur bat marraztu, eta hobetzen duzu eduki libreko produktu bat. Nahikoa da atari zenbaki bat gehitzea, mundua neurri txiki baina neurgarri batean "hobetu" duzulako sentsazioa izateko, New York Times-eko artikulu batean irakurri nuen bezala.
http://www.nytimes.com/2009/11/17/technology/internet/17maps.html?_r=1&hp
Beraz, bada, wikieu-L zerrenda honek ez du akaso funtzionatu,
<http://news.gmane.org/gmane.science.linguistics.wikipedia.basque>http://news.gmane.org/gmane.science.linguistics.wikipedia.basque
baina Wikipedia euskalduna aurrera doa, neu baino aportatzaile hobeak daude (zaudete) hor, eskerrak. Eta jardunerako, funtzionatzen du Txokoak eta beste mekanismoek.
Neure emana eduki libreen alorrean, mapen kontu horretan emango dut aurrerantzean. Wikipedian "eskas" ibili izanaren kontzientzia (apur bat) txarra garbituko dut horrela.
Luistxo
Artikulu jakingarri bat argitaratu berri du www.microsiervos.com-eko
editore Alvaro Ibañez-ek, izenburu horrekin, Espainiako itzultzaileen
elkarteak argitaratzen duen La Linterna del traductor [1] aldizkarian.
[1] http://www.asetrad.org/linterna/LaLinterna1-7-09.pdf
--
Gotzon Egia
gotzonegia(a)gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
Arratsaldeon guztioi
Eskaera txiki batekin natorkizue, ea laguntza eskaintzeko moduan zaudeten.
Gaur goizean euskal Wikipedian informazio bila ari nintzela, albiste triste
honekin egin dut topo:
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide_eztabaida:85.86.133.132&d…
Egia esatea nahi baduzue, ez nuen horrelakorik espero gure ikastolan eta
nahiko izorratuta utzi dit kontu honek. Dena den, moskeoarekin ez dela ezer
konpontzen ikusi dut eta egoerari buelta emateko aukera ona daukadala
iruditu zait. Eskola orduetan horrelako pifia asko egiten direla iruditzen
(duela gutxi gure herriko eskola publikoko ikasle batzuek egindakoen berri
izan genuen, adibidez) eta barrabaskeria bera baino grabeagoa dela iruditzen
zait, hauen aurrean irakasleok jarrera pasota izatea. Beraz, uste dut aukera
polita daukagula, alde batetik, ikasleen aurrean hezigarria izan daitekeen
neurri bat hartzeko eta bestetik, irakasleen artean horrelakoen aurrean ezin
dugula ez-ikusiarena egin, gure ikasleek mundu birtualetan azaltzen duten
jokabideetan heztea ere gure ardura dela.
Kontua da ez dakidala oso ondo nora joan datu bila. Pantailaren aurrean
agertu zaidan mezuan Zariquiegui erabiltzailearen aipamena ikusi dut, baita
berak egindako zuzenketaren ordua ere (urriaren 9an eta 21an, atzo bertan).
Baina ordu horietan zein klase genuen begiratzen aritu gara eta ez dugu
ebidentziarik ordu horietan inon ordenagailuekin lanean ari zirenik.
Seguruenik egindako aldaketak aurretik egin dira. Ikusi dut, baita ere, gure
IPa Unai Fdez. de Betoñok blokeatu duela zertxobait beranduago. Galdera da;
norengana edo nora joan behar dut jakiteko zein ordu zehatzetan egin ziren
aldaketak eta zein eduki dira aldatu zirenak jakiteko?
Mila esker, aldez aurretik
Jokin
Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
>
> uste dut aipatu zela kontu hau aspaldi zerrenda honetan
>
> Wikipediak prozesua hasi zuela bere edukiak bateragarri egiteko Creative
> Commons multzoko lizentzia libreenarekin bat egiteko. CC-BY-SA edo
> Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziarekin bat egiteko, zehazki.
>
> Prozesu hori egun hauetan itxi den bozketa batekin erabakitzeko aukera
> egon da. Atzo amaitu zen bozketa epea, eta oraindik ez dut hortik
> emaitzari buruzko notiziarik topatu, baina susmoa dut baiezkoa aterako
> dela Wikipedia gehienetan. Euskarazkoan aldeko iritzia ikusi izan dut
> Txokoan:
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#GFDL_lizentziatik_CC-BY-SA_li…
>
> Baiezkoarekin, urrats inportante bat gertatuko da.
>
> Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia
> Commons-era material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena (
> http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en wikipedista batzuek
> materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna (
> http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker
> da.
Zalantzak ditut 1934. urteko argazki hori jabetza publikoan egongo ez ote
den (printzipioz bai). Beraz, CC BY-SA lizentzia hori alperrik edukiko
luke. Edo kaltetan, argazkia jabetza publikoan egon arren jendeak ez bait
du jakingo.
Baina beno, iruzkin bat besterik ez nuen egin nahi. Horrelako argazkirik
Wikipedian topatuz gero zer egin hausnartu beharko bait genuke...
>
> Hala ere, ez zegoen garbi ea gauza bera egin zitekeen testuekin eta
> informazio orokorrarekin, baina migrazio honek hori argituko du. Eta
> erraztuko du. Migrazioa benetan gauzatzen denean, www.euskalnatura.net
> webgunean dagoen jakintza naturalistikoa berrerabili ahal izango da
> Wikipedian, CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzen delako. Baita ere (beste
> esparru batean, OpenStreetMap proiektuko informazio geografikoa), eta
> (iragarpen pertsonal txiki bat), baita gaurtik aurrera Sustatu.com-en
> argitaratuko den informazioa. Izan ere http://sustatu.com CC-BY-SAra
> pasatu dugu maiatzaren 1etik aurrera.
Ba zorionak zuri eta Sustaturi! :-D
>
> Aspalditik behar zuen edukiaren lizentzia definizio bat Sustatuk, eta blog
> kolektibo hori kudeatzen dugunok eduki librearen aldeko hautua hartua
> genuen aspaldi. Baina azkenean, orain iritsi da unea, eta Wikipediaren
> norabideak (CC-BY-SA lizebntziarako urratsak) animatu gaitu azkenean orain
> egitera urrats hori (tartean beste diskizio batzuk ere izan ditugu, dena
> den: retroaktibitatea, nola egin artikulugileek espreski onar dezaten
> lizentzia, beste material batzuen berrerabilpenari buruzko arauak
> zehaztu...)
>
> Enfin, hor dago iragarpena, http://sustatu.com/1241429229
> eta hor dago lizentziari buruzko rooooooolllo luzea:
> http://sustatu.com/zerda/lizentzia/
>
> Wikipediaren bultzadarekin CC-BY-SA lizentzia eduki librearen mugarri
> nagusia bilakatuko delakoan nago. Tresna inportante bat 21. mende honetan.
> Uste dut inportantea dela wikipedistak (eta kulturaren zabalkundeaz
> kezkatutako denek), lizentzia honen esanahi eta xehetasunetan apurtxo bat
> trebatzea. Gora cc-by-sa!
Gora eduki libreak!
Txopi.
uste dut aipatu zela kontu hau aspaldi zerrenda honetan
Wikipediak prozesua hasi zuela bere edukiak bateragarri egiteko Creative Commons multzoko lizentzia libreenarekin bat egiteko. CC-BY-SA edo Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziarekin bat egiteko, zehazki.
Prozesu hori egun hauetan itxi den bozketa batekin erabakitzeko aukera egon da. Atzo amaitu zen bozketa epea, eta oraindik ez dut hortik emaitzari buruzko notiziarik topatu, baina susmoa dut baiezkoa aterako dela Wikipedia gehienetan. Euskarazkoan aldeko iritzia ikusi izan dut Txokoan:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#GFDL_lizentziatik_CC-BY-SA_li…
Baiezkoarekin, urrats inportante bat gertatuko da.
Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia Commons-era material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena ( http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en wikipedista batzuek materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna ( http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker da.
Hala ere, ez zegoen garbi ea gauza bera egin zitekeen testuekin eta informazio orokorrarekin, baina migrazio honek hori argituko du. Eta erraztuko du. Migrazioa benetan gauzatzen denean, www.euskalnatura.net webgunean dagoen jakintza naturalistikoa berrerabili ahal izango da Wikipedian, CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzen delako. Baita ere (beste esparru batean, OpenStreetMap proiektuko informazio geografikoa), eta (iragarpen pertsonal txiki bat), baita gaurtik aurrera Sustatu.com-en argitaratuko den informazioa. Izan ere http://sustatu.com CC-BY-SAra pasatu dugu maiatzaren 1etik aurrera.
Aspalditik behar zuen edukiaren lizentzia definizio bat Sustatuk, eta blog kolektibo hori kudeatzen dugunok eduki librearen aldeko hautua hartua genuen aspaldi. Baina azkenean, orain iritsi da unea, eta Wikipediaren norabideak (CC-BY-SA lizebntziarako urratsak) animatu gaitu azkenean orain egitera urrats hori (tartean beste diskizio batzuk ere izan ditugu, dena den: retroaktibitatea, nola egin artikulugileek espreski onar dezaten lizentzia, beste material batzuen berrerabilpenari buruzko arauak zehaztu...)
Enfin, hor dago iragarpena, http://sustatu.com/1241429229
eta hor dago lizentziari buruzko rooooooolllo luzea: http://sustatu.com/zerda/lizentzia/
Wikipediaren bultzadarekin CC-BY-SA lizentzia eduki librearen mugarri nagusia bilakatuko delakoan nago. Tresna inportante bat 21. mende honetan. Uste dut inportantea dela wikipedistak (eta kulturaren zabalkundeaz kezkatutako denek), lizentzia honen esanahi eta xehetasunetan apurtxo bat trebatzea. Gora cc-by-sa!
Luistxo Fernandez
Kaixo!
Orain gutxi wikipedian nengoela ikusi nuen euskarazko aukera, proiektu honetan laguntzea ideia polita izango zela pentsatu nuen. Euskara sarean zehar hedatzeko beste era bat, eta azkenean parte hartzea erabaki dut.
Ez daukat denbora handirik, eta ez dakit ere oso ongi nola funtzionatzen du guzti hau, ala ere zuen laguntzarekin, gutxinaka ikastea espero dut.
Ongi izan!!
Eguzki
_________________________________________________________________
Descubre todas las formas en que puedes estar en contacto con amigos y familiares.
http://www.microsoft.com/windows/windowslive/default.aspx