Aupa danori!
Ba aurkezpenekin jarraituz, nik neurea egingo dut. Mikel Iturbe naiz eta
Wikipedian Janfri [1] ezizenarekin egiten ditut ekarpenak. Aurreko bi
aurkezpenak egin dituzten modura, ni ere blogaria naiz (nahiz eta ez izan
aurrekoen bezain beteranoa). Administratzailea naiz orain dela 3 egunetik
Wikipedian eta alor horretan asko dut ikasteko.
Oraintxe bertan Euskal Herriko geografiari buruzko ekarpenak (batez ere Ipar
Euskal Herriko udalerri, ibai eta mendi) eta fisikari buruzko ekarpenak
egiten ari naiz. Bide batez, ezagutzen du norbaitek Ipar Euskal Herriko
onomastikarekin lagundu ahal didan norbait (ez esan euskaltzaindiako
onamastika datu-basea mesedez, udalerriez gain, mendi eta ibaietaz ari naiz
eta)?
Aldaketa berriei ere adi egoten saiatzen naiz, bandalismoa saihesteko.
Nire kezka handiena momentu honetan, posta-zerrenda hau tresna osagarri
izatetik, wikipediako ohiko komunikazio tresnen (txokoa, eztabaida
orriak...) ordezkoa izatera pasatzea da. Espero dut hala ez gertatzea.
Ea posta zerrenda onuragarria den guztiontzat, ni behintzat saiatuko naiz
laguntzen ahal dudan heinean; behar dudanean laguntza eskatzen dudan
bezalaxe.
Ondo izan!
mikel/janfri
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Janfri
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga:
http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea