Aupa:
Mezu honen helburua software librearen eta estandar irekien alde gauden
pertsona talde anonimo batek hasi dugun ekimen baten berri ematea da.
Erakunde publiko desberdinetan (hasteko Euskal Autonomi Erkidegoan),
aldaketa bat eman behar dela uste dugu, software librearen alde benetako
apustua eginez.
Hori lortzeko, gizarteko agente desberdinok egin dezakegun gauza bat, arlo
guztietan (administrazioarekiko erlazioan, hezkuntzan, enpresan,
ikerketan, etab.) software librea sustatzeko era argi batean eskatzea da.
Horregatik, manifestu labur baina hausnartu bat prestatu dugu eta bertan
Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei zer eskatzen
diogun azaltzen dugu, eta baita eskaria egitearen arrazoi nagusiak ere.
Software librearen aldeko jarrera gehientsuenak biltzen dituela uste dugu
eta software librea era positiboan ikusten duten pertsona guztiek
manifestua sinatzea espero dugu. Talde honetako partaideok sinatzea espero
dugu eta talde bezala ere manifestua sinatzea pentsatzea eskatzen dizuegu.
Sinadura bilketaren eboluzioaren arabera, hurrengo urratsak erabakiko
ditugu (elkarte gehiago animatu, bannerrak prestatu, etab.). Oraingoz, ez
dakigu zenbat sinadura biltzea espero dezakegun. Edozein kasutan, gure
ideia, une egokia heltzean sinadurak ekitaldi ireki eta publiko batean
aurkeztea da. Gutxienez Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnen sinadurak,
Eusko Jaurlaritzari dagozkionak bait dira.
Ekimen hau guk martxan jarri dugun ilusio berdinarekin hartzea espero
dugu. Nola ez, gurekin elkartrukatu nahi ditzakezuen edozein ideia,
iradokizun, laguntza eta proposameni guztiz irekiak gaude. Gurekin
kontaktatzeko info(a)queremossoftwarelibre.org helbidera idatzi, erabiltzen
ari garen posta zerrenda publiko eta irekiaren aliasa bait da.
http://www.queremossoftwarelibre.org/
Jaso ezazue agur bero bat beste sinatzaile baten partez.