Kaixo guztioi,
Wikipediako 'TXiKi' erabiltzailea nauzue [1], beste hainbat proiektutan
'arkaitz' izenez sinatzen dudan arren. Wikipediako lankide azken bi
urteotan, administratzaile lanetan dihardut azken urte eta erdian.
Lengoaia Naturalen Prozesamenduan doktoretza ikasketak egiten ari naiz,
eta saiatzen naiz horren inguruko ekarpenak egiten, bestelako artikuluak
ere sortzen ditudan arren. Hala eta guztiz ere, artikuluak sortuz
entziklopedia handitzen joatea bezain garrantzitsua iruditzen zait
beronen mantenua, eta horretan arreta handia jarri beharra daukagu. Bide
horretan, posta-zerrenda hau oso interesgarria izango dela iruditzen
zait, Wikipediako ohiko eztabaidetatik haratago jende gehiago inplikatu
eta erakartzeko ahalmena izango duela iruditzen baitzait.
Badut bloga nik ere, lau lagunen artean egiten duguna: Mutilmedia [2].
Web 2.0 delakoa gustoko dut, eta horren inguruan euskarazko proiektu
pare bat daukat:
Zabaldu.com eta
Bildu.net.
Besterik gabe, ongi etorri guztiok posta-zerrendara, eta probetxuzkoa
izan dadila gure entziklopedia askearentzako.
Ongi izan,
Arkaitz Zubiaga
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:TXiKi
[2]
http://www.mutilmedia.com