Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki
batzuetan idatzi
ondoren, artikulu bat idatzi dut Sustaturako.
Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere
aipatzen dut.
Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen
dira beren Estilo Liburutik
* Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira
Berrian, norberaren ohtura gora-behera
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi
bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
* Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten
dira.
Aldiz, euskarazko
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazkera>Wikipedian
bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
Ondorioa,
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazkera>abizenak
berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo...
Etchepare sarrerarik ez dugu, Etxepare bai.
Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira,
komunitatearen bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala
ere, esan bezala, Wikipedia aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea
tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.
Niri ere Berriak erabiltzen dituen irizpideak _printzipioz_ hobeagoak
iruditzen zaizkit baina zalantzarik ere badut... Wikipedian begira ibili
naiz eta kasu hauek aurkitu ditut:
1) Pedro Miguel Etxenike zientzialaria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Pedro_Miguel_Etxenike
Berak Echenique idazten du bere abizena baina Wikipedian Etxenike bezala
agertzen da:
http://dipc.ehu.es/echenique/inicio/ctrl_inicio.php?lang=eu
Etxepareren adibide baliokidea izango zen hau baina bizirik dagoen
norbaitekin. Ez dut uste erabiltzaileek "Echepare" bilatuko dutenik baina
"Echenique" agian bai. Artikulua aldatuko ez badugu, sinonimo bat
gutxienez jarri beharko genuke, ez?
2) Javier Otxoa txirrindularia eta Severo Ochoa zientzialaria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Otxoa
http://eu.wikipedia.org/wiki/Severo_Ochoa
Otxoa abizen euskalduna da, hori argi dago:
http://www.euskomedia.org/aunamendi?idi=es&op=7&voz=OCHOA%2520(4)
http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izen…
Berriaren irizpideak jarraituz "Severo Otxoa" izendatu beharko genuke
zientziarari famatu hau?
3) Joxerra Garzia eta Gabriel García Márquez idazleak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Joxerra_Garzia
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Garcia_Marquez
García ere abizen euskalduna dela gogorarazten dut:
http://www.euskomedia.org/aunamendi/61130
http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izen…
Gainera, idazle kolonbiarraren bigarren abizenak ere jatorri euskalduna du:
http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izen…
Euskal Wikipedian "Gabriel Garzia Markes" idatzi behar genuke? Ez dakit,
galdetu egiten du.
Txopi.