Aupa berriro Unai
Hortxe daukat nik kezka eta horregatik nire lehenengo galdera. Erabili
ditudan erreferentziek GPL edo GFDL lizentzia badute (oker ez banago, lan
eratorrriek copyright-a izatea onartzen ez dutenak) nire lanari ezingo nioke
orduan CC-BY lizentzia jarri ala? Bestela GPL-ek zehazten dituen baldintzen
kontra ari naiz, ezta?
Beno, oraintxe aldatuko diot orduan lizentzia eta CC-BY-SA ipiniko diot
orduan.
Eskerrik asko berriro ere.
Jokin
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta<unai.fernandezdebetono(a)ehu.es>igorleak
hau idatzi zuen (2010eko urtren 19a 14:51):
Gauzatxo bat CC-BY lizentziaren inguruan. Norbaitek har dezake
informazioa, eta egilearen izena aipatuz gero,
copyrightpean argitara
dezake lan eratorriak. Horregatik, CC-BY-SA gomendagarriagoa da.
Segi ondo,
Unai
Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle(a)jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
Aupa Unai.
Gune osorako cc-by lizentzia aukeratuta nuen hasieratik baina ez nengoen
seguru aukerarik hoberena hori ote zen. Horrelaxe geratuko da orduan.
Eskerrik asko informaziorengatik
Jokin
Unai Fernandez de Betoño Saenz de
Lacuesta<unai.fernandezdebetono(a)ehu.es>igorleak hau idatzi zuen
(2010eko urtren 19a 10:18):
> Wikipediako edukiek lizentzia bikoitza dute orain: GFDL eta CC-BY-SA.
> Bi horietako bat aukeratu dezakezu (teorian, bigarrena erosoagoa da,
> ez duzulako lizentziaren testu osoa jarri behar; lizentziara doan
> esteka bat jartzearekin nahiko da).
>
> Hortik aurrera, zuri dagokizu. Edukiak iturri ezberdinetatik kopiatu
> badituzu, iturri horietako lizentziak errespetatu beharko zenituzke.
> Eta zuk sortutako materiala, nahi duzun lizentziapean jar dezakezu,
> baina zure nahia bada Wikipediarekin bateragarria izatea, orduan PD,
> GPL, GFDL, CC-BY edo CC-BY-SA lizentzien artean aukeratu.
>
> Unai Fdz. de Betoño
>
>
>
>
>
> Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle(a)jakintza.net> erabiltzaileak idatzi
du:
>
> > Egunon guztioi
> >
> > Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune
bati
> jarri
> > behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo
> > norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen
duen
> > jendea badagoela eta agian zuengandik
jasoko dudala behar dudan
> informazio
> > hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
> >
> > Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu
ditut.
> > Batzuk Wikipediatik bildutako
erreferentziak dira, beste batzuk
kanpoko
> web
> > desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute
eta,
> > azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza
propiotik ateratakoak dira.
Kontua
> da
> > erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi
> > horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune
osoari
> > lizentzia bakarra jartzekotan zein
aukeratuko nuke? Ala atal
bakoitzari
> > berea jarri behar diot? Nola aukeratzen
dira horrelakoetan
lizentziak?
> >
> > Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda
honetan,
ez
> dakit.
>
> Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
>
> Jokin
>
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org