Asier Sarasua(e)k dio:
Gaur gogoz nenbilen, eta ia egun osoan aritu naiz
Wikipedian. "Aldaketa
berriak" atalean sartu naiz hainbat aldiz, eta bandalismo-maila
ikaragarria dela konturatu naiz.
Zalantza pare bat dauzkat gai honen inguruan:
- Jakin al daiteke, IPa erabiliz, nondik datorren bandaloa?
Normalean ez. Oso zaila izaten da IP helbide baten jatorri zehatza
jakitea, eta gaur egun gainera jende gehienak IP aldakorra du; beraz,
hurrengo konektatzen denean beste IP helbide bat izango du.
Hala eta guztiz ere, denborarekin ikusi ahal izan dugu bandalismo kasu
asko eta asko ikastetxe edo leku publikoetatik etortzen dela, eta kasu
hauetan nahiko zaila izaten da blokeoak kudeatzea; IP bat blokeatuz gero
baliteke ikastetxe oso bat blokeatzea.
IP batek bandalo bezala jokatzen duenean blokeo tenporala jartzen zaio,
ordu batzuk edo egun batekoa. Kasu gehienetan ez da itzultzen IP hori,
beraz arazorik ez. Gertatu izan da, ordea, IPren bat behin eta berriz
bandalismoan aritzea, eta kasu hauetan betirako blokeatzen da, beti ere
ikastetxe bat ez dela frogatu ondoren. Badago IP bat (orain gogoratzen
ez dudana) askotan bandalismoan aritzen dena, eta frogatuta daukagu
ikastetxe edo leku publikoren bat dela; kasu honetan zeregin gutxi dugu...
- Nola ezabatzen da orri oso bat? Eta nork egin
dezake?
- Nola blokeatzen da bandaloa, eta nork egin dezake?
Bi zeregin hauek administratzaile bezala izendatuta dauden
erabiltzaileei dagozkie. Administratzaileak [1] besteak bezalako
erabiltzaileak dira, baina horrelako baimen berezi batzuk dituzte.
Arkaitz
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Administratzaileak