Aupa Unai.
Gune osorako cc-by lizentzia aukeratuta nuen hasieratik baina ez nengoen
seguru aukerarik hoberena hori ote zen. Horrelaxe geratuko da orduan.
Eskerrik asko informaziorengatik
Jokin
Unai Fernandez de Betoño Saenz de
Lacuesta<unai.fernandezdebetono(a)ehu.es>igorleak hau idatzi zuen
(2010eko urtren 19a 10:18):
Wikipediako edukiek lizentzia bikoitza dute orain:
GFDL eta CC-BY-SA.
Bi horietako bat aukeratu dezakezu (teorian, bigarrena erosoagoa da,
ez duzulako lizentziaren testu osoa jarri behar; lizentziara doan
esteka bat jartzearekin nahiko da).
Hortik aurrera, zuri dagokizu. Edukiak iturri ezberdinetatik kopiatu
badituzu, iturri horietako lizentziak errespetatu beharko zenituzke.
Eta zuk sortutako materiala, nahi duzun lizentziapean jar dezakezu,
baina zure nahia bada Wikipediarekin bateragarria izatea, orduan PD,
GPL, GFDL, CC-BY edo CC-BY-SA lizentzien artean aukeratu.
Unai Fdz. de Betoño
Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle(a)jakintza.net> erabiltzaileak idatzi du:
Egunon guztioi
Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati
jarri
behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia
esan, ez dakit oso ondo
norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen
jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan
informazio
hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut.
Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko
web
desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek
GPL lizentzia dute eta,
azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua
da
erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela
eta ez daukat garbi
horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari
lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari
berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?
Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan,
ez
dakit.
Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
Jokin
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l