Luistxo Fernandez(e)k dio:
Badago txantiloiak egiteko tutorial argirik?
Egin daitezke probazko txantiloiak nork bere orri pertsonalean probatzeko?
(lehenago ere hanka sartu izan dut: Kategoriek nola funtzionatzen zuten esploratzeko,
Luistxokeriak izeneko bat sortu nuen! eta arreta deitu zidan batek...)
Mota guztietako txantiloiak daude, oso sinple izatetik, nahi beste
konplikatu arte. Txantiloi estatikoak [1] zein txantiloi dinamikoak [2],
aldagaien araberakoak. Ingelesezko Wikipedian badago txantiloiak egiteko
gida, txantiloietan kalkuluak erabiltzeko gida, eta baita erabil
daitezkeen aldagai aurredefinituen gida ere. Horiekin guztiekin, eta
eginda dauden txantiloien kodea aztertuz, poliki-poliki ikas daiteke.
Euskarazko Wikipediari dagokionean (eta hau guztia dokumentatu beharko
litzateke agian) lau txantiloi mota ezberdinduko nituzke nagusiki (agian
bat edo beste ahaztuko zait):
* aurkibide txantiloiak [1] artikuluen amaieran joaten direnak dira,
nabigaziorako lagungarri direnak.
* infotaula txantiloiak [6] goi eskuinaldean kokatzen dira normalean,
eta artikuluaren gaineko informazio orokorra ematen dute.
* mantenu txantiloiak: zirriborro txantiloiak [7], wikitu txantiloia,
zuzendu txantiloia, eta abar.
* gainontzekoak: bandera txantiloiak [8], kalkulu txantiloiak [2], eta abar.
Arkaitz
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Arrasateko_auzo_aurkibidea
[2]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zenbaki_erromatar
[3]
http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Templates
[4]
http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Calculation
[5]
http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Variables
[6]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Gipuzkoako_udalerri_infotaula
[7]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Geografia_zirriborroa
[8]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:EH