Ups, ahaztu egin zait itzuli beharrekoari esteka jartzen, hor doa:

[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Upload

On Dec 17, 2007 10:35 PM, Mikel Iturbe <mik.iturbe@gmail.com> wrote:
Gabon danori,

Nire ustez, euskaratu beharreko orria hau da [1], bere azpiorri guztiekin. Bide batez, sorturiko dokumentazio guztia Commons-era igo beharko litzatekeela uste dut, berau baita irudientzako lekua... Surrealista iruditzen zait dokumentazioa wikipedian egotea bertan ezin baita irudirik igo.

Saiatu behar dugu euskarazko edukia bultzatzen Commons-en eta ahal izatekotan kategoriak euskaratzen (herrien kategoria izen asko eta asko gaztelania-gaztelaniaz daude, bertako wikipedian moduan, hots, izen guztiak erdaldunak dira: Larrabezúa, Santurce...). Gaur egungo egoera nahiko penagarria baita (irudien baimenak ere itzultzera beharturik gaude etab.)

Zer deritzozue?

janfri


On Dec 17, 2007 6:57 PM, Arkaitz Zubiaga <arkaitz@berritxarrak.net > wrote:
Luistxo Fernandez(e)k dio:
>>> Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
>>>
> Honen inguruko argibiderik bagenu, nik eskertuko nuke. Gainerakoan katalanen testua bastante argi geratzen zait.
>

Katalanezko Wikipediako kide batek argitu berri dit kontu hau:

Depèn de la legislació de cada país en la matèria del què se'n diu
«Freedom of panorama». A Espanya afortunadament sí que n'hi ha però a
altres llocs pot tenir restriccions. En el cas concret que em preguntes
la legislació francesa no és molt clara però diria que justament pot
haver-hi problemes legals si prens una fotografia nocturna de la Torre
Eiffel, perquè la companyia que l'iŀlumina en podria reclamar drets
d'autor (tot i que no està del tot clar que ho pogués guanyar). Un estat
que té sí que restringeix totalment aquesta llibertat és Bèlgica i per
això a commons no hi trobaràs fotografies de l'Atomium. A la pàgina
d'ajuda del commons: commons:Project:Freedom of panorama
<http://commons.wikimedia.org/wiki/Project:Freedom_of_panorama > [2] hi
trobaràs tota la informació.

Hemen itzulpena badaezpada ere:

"Freedom of panorama" delakoaren inguruan herrialde bakoitzak duen
legengintzaldiaren menpekoa da. Espainian, zorionez, badago horretarako
baimena, baina beste leku batzuetan murrizketak izan ditzake. Galdetu
didazun kasu konkretuan (Eiffel dorrearena), Frantziako legegintzaldia
ez da oso argia, baina Eiffel dorrearen argazki bat gauez eginez gero
lege-arazoak izan ditzakezu, argiztatzen duen enpresak egile eskubideak
izan baititzake (hala eta guztiz ere, ez dago guztiz argi beraiek
irabaziko luketenik). Askatasun hau guztiz murrizten duen herrialdeetako
bat Belgika da, eta horrexegatik ez duzu Atomiumaren [1] argazkirik
aurkituko Commonsen. Informazio gehiago aurkituko duzu Commonseko
laguntza orrialdean [2].

Bitxia da, baina kontuan izan beharrekoa...

Arkaitz

[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Atomium
[2] http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Freedom_of_panorama

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea